Inun

'Da Nola'

Argitalpena: Autoekoizpena.

Andoni Tolosa.
2016ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Ahots eta kantaera bikainak ditu Mikel Inuziaga Inun musikari zornotzarrak, sendoak, sarkorrak, ezin hobeak pop intimistaren zein epikoaren ukituak dituen kantu sorta hau bide onetik eramateko. Bigarren diskoa du Da Nola, eta oraingo honetanzabaldu egin du kantuen kolore-multzoa. Crooner baten moduan imajina dezakezu, pop talde efektibo eta trebe baten laguntzarekin, bide estandarretan sartu-irtenak egiten, kantuei ukitu pertsonala emanez, bide berriegiak saiatu gabe, baina oso modu konbintzentean. Eta hori guztia, diskoko tresna gehienak berak jo dituela kontuan hartuta. Lan oso entzungarria egin du Inunek, benetan. Saiatzea merezi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.