2013. urteko disko onenaren (Random Access Memories), grabazio onenaren (Get Lucky), musika elektronikoko disko onenaren (Random Access Memories) eta pop emanaldi onenaren (Get Lucky) Grammy sariak eskuratu ditu bart Daft Punk musika taldeak, sarien 56. edizioan, Los Angelesen (AEB).
Izan da beste protagonistarik ere. Macklemore & Ryan Lewis bikoteak jaso du artista berri onenaren saria, eta rap kategorian nagusitu da. Lau sari jaso ditu estilo horretan, besteak beste disko onenarena (The Heist) eta abesti onenarena (Thrift Shop).
Bestalde, Lorde saritu dute urteko abestirik onenarengatik (Royals) eta bakarkako pop emanaldi onenarengatik (Royals).