Dance Openeko ikusleek Lucia Lakarra saritu dute
DANTZA. Lucia Lakarrak jaso du San Petersburgoko Dance Open jaialdiko ikusleen saria. Antolatzaileen eskariz, bi pausotarako Thais obra interpretatu zuen euskal dantzariak. Roland Petiten pieza horrekin jaialdi entzutetsu horretako sari nagusia eskuratu zuen iaz. Bere helburuetako bat ikusleei zoriona ematea dela esan zuen Lakarrak saria hartzean, eta horregatik sari hori berezia dela oso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu