Diru laguntzen beherakadaren eta bestelako diru iturrien urritzearen ondorioz, Dantzan.com atari digitala itxi egin behar izan dute, hura egiten duten kideek ohar baten bidez azaldu dutenez. «Ezin dugu orain hamar urte abiatu genuen gune hau ekonomikoki mantentzen jarraitu», diote ohar horretan. Hala ere, ez daude behin betiko amore emateko prest: «Saiatuko gara finantzabidea eskuratzen lehenbailehen berriz martxan egoteko, baina, bitartean, eta urtarrilaren 1etik aurrera, ezingo dugu webgunea elikatzen jarraitu».
2011 urte beltza izan da ekonomia alorrean jarduera gehienentzat, eta Dantzan.com-engan ere izan du eragina. «Dantzan.com elkarteak martxan zituen beste zenbait jardueraren diru sarrerak ere nabarmen jaitsi dira, eta egoera larrian geratu gara», adierazi dute. 2012rako aurreikuspenak oraindik ere okerragoak dira, eta egoera horretan «ezinezkoa» zaie webgunea elikatzen duen lantaldea mantentzea. «Abenduaren 31n bulegoa itxiko dugu, eta dantzari buruzko informazioa bildu eta ezagutzera emateari utziko diogu».
'Dantzan.com' webgunea itxi egin dute gaur, ekonomia arazoen erruz
Finantzabide berriak eskuratzen eta «berriz martxan» jartzen saiatuko direla azaldu dute atariko kideek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu