Dantza

Dantzarako ez da musikarik behar

1891an Deustun gor-mutuentzako eta itsuentzako eskola ireki zen, eta hango ikasleek dantza talde bat osatu zuten. Gorrek dantza egiten zuten, eta itsuek txistua jo.

Dantzari gorrak, sagar dantza egiten. MAA/TXISTULARI ALDIZKARIA
2017ko irailaren 1a
14:25
Entzun

Dantzan.eus-ek bildutako dokumentazioaren arabera, musikarik entzun ez arren, ondo egiten zuten dantza Deustuko gor-mutuentzako eskolako dantzariek.

Gor, mutu edo itsu izan, bizimodua aurrera ateratzeko prestatzea zen Deustuko eskolaren helburua. Burges aberatsen eskola zen batik bat, Bizkaiko Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntzarekin eraikia. Juan Calvo zen zuzendaria, eta Euskal Herriko ikasleak ez ezik, hemendik kanpokoak ere biltzen ziren. Guztiekin osatu zuten dantza taldea.

Sor Maria de los Angeles Burgosko lekaimea eta Boni Fernandez ziren taldeko txistulariak. Bigarrena Bilboko txistulari bandako zuzendaria zen, eta berak erakusi zion txistua jotzen aurrenari.

Baina baziren eskola hartan musikari berezi askoak ere. Itsuek pianoa, organoa, gregoriar kantua, solfeoa, armonia, konposizioa, txistua eta atabala ikasteko aukera zuten, eta musikari ezagunak ere atera ei ziren handik: Gordexolako eta Areetako txistulariak, Victorio Luzarraga Leioako organo-jolea eta txistularia, Pedro Abaitua Berrizko txistularia eta organo-jolea eta Anastasio Gondra Foruko txistularia eta organo-jolea.

Musika ez ezik, abarkagintza ere ikasten zuten itsuek, lan mundura sartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.