Veneziako 68. Mostraren programan izen handi ugari daude, eta egile zinemaren eta publiko zabalari gustatzen zaionaren arteko oreka ere bai. Horregatik, pelikulek hunkitzea bilatzen duela dio Darren Aronofsky epaimahaiburuak. «Ezin dut beste epaimahaikideen izenean hitz egin, baina niretzat emozionalki eta intelektualki eragiten nauen filma izango da irabazlea». Sail ofizialeko 23 filmetako bakoitzak «zerbait berezia» duela dio.
Jaialdia maite du Aronofskik. «Izugarri ona eta krudela izan da nirekin», esan zuen atzo, irribarrez. 2008an Urrezko Lehoia irabazi zuen The Wrestler-ekin. Sari bat irabaztea ez dela garrantzitsuena uste du, film bat epaitzea «zaila eta subjektiboa» delako. Hala, emaitza oso serio ez hartzeko eskatu zuen, «film batek sari bat irabaztea leku eta une egokian egotearen araberakoa baita».
Darren Aronofsky: «Emozionalki eragiten nauen filma izango da irabazlea»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu