KULTURA

'Dastatu gure dantza' emanaldiaren entsegu irekia egingo du gaur Verdini dantza taldeak

Elbarritasunaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta urteetan egin duten lana gogoratzeko emanaldia aurkeztuko dute 20:00etan, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Bideoa: entseguko irudiak. [Youtube]http://youtu.be/TW8vaT-gR-c[/Youtube]

2013ko abenduaren 3a
15:41
Entzun

Dastatu gure dantza ikuskizuna prestatzeko lanetan ari da Verdini dantza taldea, eta gaur, Elbarritasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, entsegu irekia egingo dute, iluntzean. Goizean egin duten ekitaldian azaldu dute 21 urte lanean diharduten arren oraindik beren jarduna “ez dutela kulturatzat” jotzen: “Euskal Herriko kulturaren subjektu eragingor sentitzen da Verdini, eta zenbait sektoreren ulertu ezinaren eta intolerantziaren aurrean, jarraitzen dugu eta jarraituko dugu hemen gaudela aldarrikatzen”. 20:00etan hasita egingo duten entsegu irekiarekin egiten duten lanaren balioa aldarrikatu nahi dutela azaldu dute.

Euskararen Nazioarteko Egunari ere egin diote erreferentzia, eta gogoratu dute taldearen ikuskizunen izenak eta erabiltzen duten musika euskarazkoak direla. “Elbarritasuna duten pertsonekin bezala, euskararen alde ere urteko 365 egunetan lan egin behar du gizarte osoak”, gaineratu du Isabel Verdini taldeko koreografoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.