Ez da izango datorren urtean maskaradarik Zuberoan. Santa Graziko gazteak hasiera batean prest agertu ziren Gamere-Zihigaren txanda hartzeko. Azken horiek gertaera larri bat medio ez egitea erabaki dute, eta Santa Grazikoek aurten martxoan bertan behera utzi zituztenez, eurek egingo zituztela iragarri zuten, BERRIA.INFOk atzo jaso zuen bezala.
Azkenean, ordea, atzera egin dute. Argudiatu dutenez euretako batzuk ikasleak dira eta tartean azterketak dituztenez parte ez hartzera erabaki dute, horiek gabe ez daudelako baldintzak plazaz-plaza abiatzeko.