David Cronenbergek 'Cosmopolis' filma aurkeztu du Cannesen

Sergei Loznitsa zuzendari ukrainarraren 'V tumane' Bigarren Mundu Gerrako filma eman dute jaialdian

Agentziak
Cannes
2012ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Aktore gazteak indartsu sartu dira aurtengo Cannesko Zinema Jaialdian. Robert Pattinson, Kristen Stewart eta Zack Efron aktoreak izan ziren atzo jaialdiko protagonistak. Hirurak gazteentzako ekoizpen erraldoiekin apurtu eta bestelako zinema egiten saiatu dira.

David Cronenberg zuzendariaren Cosmopolis filmeko protagonista da Pattinson. Kapitalismoaren amaieraren inguruko istorio ilun eta gordin bat kontatzen du filmak. Pattinsonen esanetan, kalitatea gehitu nahi dio bere lan ibilbideari. Stewartek ere norabidea aldatu du Walter Salles zuzendariaren On the Road filmarekin. Efronek, berriz, Lee Danielsen The Paperboy filmean parte hartu du, Nikole Kidmanekin batera.

Traizioaren inguruko istorioa

Bestalde, Sergei Loznitsa zuzendari ukrainarrak Bigarren Mungu Gerran girotutako film bat aurkeztu du: V tumane. Loznitsaren arabera, gerra giroan pertsonen artean sortzen diren harreman bereziak landu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.