David 'Honeyboy' Edwards blues musikaria hil da

2011ko abuztuaren 31
00:00
Entzun
MUSIKA. David Honeyboy Edwards blues kantari eta gitarrista atzo hil zen, Chicagon, 96 urte zituela. 30eko hamarkadako belaunaldiko bluesmanen azken ordezkaria zen. Oso gazterik hasi zen jotzen, eta azkenera arte aritu da horretan, azken urteetan urtero 70 inguru kontzertu ematen baitzituen. Just like Jesse James, Long Tall Woneb Blues eta Gamblin Man dira haren kanturik ezagunenetako batzuk. Grammy saria jaso zuen, aitorpen gisa, 2008an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.