De la Iglesiak karguan jarraituko du bozak arte
ZINEMA. Espainiako Zinema Akademiako zuzendaritzak bilera egin zuen atzo arratsaldean, Alex de la Iglesia presidenteak dimisioa aurkezteko erabakia hartu ostean sortutako egoera aztertzeko. Akademiak hauteskundeak antolatutuko ditu hiru hilabeteko epean, eta, bitartean, karguan segituko du De la Iglesiak. Haren hasierako asmoa kargua Goya sarien banaketa ekitaldiaren ostean uztea zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu