De la Iglesiaren filma da faborito Goya sarietan

Zinemagile bilbotarraren 'Balada triste de trompeta' filmak hamabost hautagaitza eskuratu ditu

Erredakzioa
Donostia
2011ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Alex de la Iglesia zinemagile bilbotarraren Balada triste de trompeta filmak eskuratu du hautagaitza gehien Espainiako zinemaren Goya sarietarako. Hamabost arlotan izango da hautagai saria lortzeko, film onenarena eta zuzendari onenarena tarteko. De la Iglesia berak, Espainiako Zinema Akademiako zuzendari modura, eman zuen atzo hautagai zerrendaren berri. Veneziako zinema jaialdian Zilarrezko Lehoia eta gidoi onenaren saria eskuratu zituen iaz film horrekin De la Iglesiak.

Agusti Villaronga kataluniarraren Pa negre eta Iciar Bollainen También la lluvia izango dira sari gehien lortzeko hautagai nagusiak, hamalau eta hamahiru hautagaitza baitituzte, hurrenez hurren. Antonio de la Torre, Jabier Bardem, Luis Tosar eta Ryan Reynolds dira gizonezko aktore onenaren saria eskuratzeko hautagaiak, eta Elena Anaya, Emma Suarez, Belen Rueda eta Nora Navas dira emakumezko aktore onenarena irabazteko hautagaiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.