Debako Praileaitz kobazuloan aurkikuntza ugari egin dituzte azken urteotan, besteak beste, erritu-funtzioa omen duten sutondoak, okrezko lapitzak eta dekoratutako uharri beltzez osatutako hainbat lepoko. Honek Praileaizkoa Europa osoan lehen mailako aztarnategi bihurtu du.
Bien bitartean , ordea,kobazulo ondokoharrobian harri -erauzte lan handiak egiten ari dira, baita leherketakere. Gauzak horrela, aztarnategiabene-benetako arriskuan dagoela salatu dute kultur munduko hainbat ordezkarik. “Ez dugu uste egoera honetan Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza behar bezala jokatzen ari direnik, eta egoera konpontzeko eskatzen dugu”. Horrelaxe dio Praileaitzen Lagunak Elkarteak zabaldu duen agiriak.
Kulturaren munduko 250 lagunetik gora daude Praileaitzen Lagunak Elkarteak zabaldu duen agiriarensinatzaileen artean.Besteak beste: JosAnton Artze, Anjel Lertxundi, Jose Anjel Irigarai, Julia Otxoa eta Toti Martinez de Lezea (idazleak); Nestor Basterretxea, Ricardo Ugarte, Jose Antonio Sistiaga, Jesus Mari Lazkano, Xabier Morras, Jose Luis Zumeta (artista plastikoak); Xabi Otero eta Gema Arrugaeta(argazkilariak); Mikel Laboa, Benito Lertxundi eta Kepa Junkera (musikariak); Jon Maiaeta Xabier Amuriza (bertsolariak).
kultura
Debako Praileaitz aztarnategia babesteko eskatu dute kultur munduko hainbat ordezkarik
Kobazulo ondoko harrobian harri-erauzte lan handiak egiten ari dira , eta aztarnategia “bene-benetako arriskuan dago”. Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari “aztarnategia babesteko” eskatu diete kulturaren munduko 250 lagunek baino gehiagok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu