Debekua kendu diote Loachen dokumental bati
ZINEMA. Atzo estreinatu zuten Londresen Ken Loachen Save the Children dokumentala, izen bereko haurren aldeko erakundeak 1969an debekatu zuena. Erakundeak berak egin zion enkargua Loachi, baina emaitza ez zuen gustukoa izan. Filmak gizarte kapitalistaren karitate molde arrazista eta klasistari kritika egiten dio. 42 urteren ondoren, Save the Childrenek erakustea erabaki du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu