Deborah Kerr (86 urte, Eskozia) aktorea hil da gaur Suffolk-en (Ingalaterra). Parkinson gaixotasuna zeukan duela urte batzuetatik.
Haren lanik garrantzitsuenetakoak Quo Vadis (1951), From here to eternity (1953), Julius Caesar (1953) edota The King and I (1956) filmak dira.
Gaztea zela hasi zen aktore lanetan, izeba kazetari ezagun bati esker. Lan haietako batean Erresuma Batuko ekoizpen enpresa bateko arduradunek ikusi eta bi filmetarako hartu zuten, 1941ean. Orduan hasi zuen arrakastarako bidea.
Sei aldiz egon zen izendatuta Oscar saria jasotzeko, baina ez zuen inoiz irabazi. Hollywoodeko Akademiak 1994an Oscarra eman zion bere ibilbideagatik.
Kultura
Deborah Kerr aktorea hil da
86 urte zeuzkan. 1994an Oscar saria eman zioten bere ibilbideagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu