Kritika. Musika

Dele Sosimi

Dele Sosimi musikariaren 'The confluence LP' diskoaren azala.
Dele Sosimi musikariaren 'The confluence LP' diskoaren azala.
Andoni Tolosa.
2024ko apirilaren 14a
05:00
Entzun

DELE SOSIMI

Musika beltzen nahasketa dotore eta irudimentsua eskaintzen du Dele Sosimi nigeriarraren bakarkako seigarren diskoak. Sam Duckworth ingelesarekin batera osatutako lanak maisutasunez eramango gaitu funk, jazz, soul eta afrobeat musikek bat egiten duten esparrura. Ez da harritzekoa, Sosimik afrobeatari ezinbesteko ekarpena egin baitio; Fela Kutiren laguntzaile eta Egypt 80 taldeko sortzaile izan zen, eta haren seme Femirekin ere lanean aritu zen. Horrek ematen du lanaren tamaina, nahiz eta garai basatietako indarra sofistikazioz jantzita ageri. Bikaina.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.