Gaur hasiko da Donostian 45. Heineken Jazzaldia. Eta besteak beste, gaur, Patti Smith ikusi eta entzun ahal izango da doan Zurriola hondartzan, 21:30ean. Uztailaren 25a bitartean iraungo du musika eskaintzak.
Dena dago prest Jazzaldia hasteko. Jende asko biltzen da bertan. Iaz, esaterako, 103.000 lagun bildu omen ziren. Gaur gaueko Patti Smithen kontzertuan, eguraldiak laguntzen badu, 25.000 lagun espero dituzte. Izan ere, gaurkoa izango da Jazzaldiko kontzertu izarra, baina izango dira izen handiko izar gehiago ere: Shibusa Shirazu Orchestra, Terje Rypdal, Mari Boine, ELEW eta Supersilent.
Aurten kontzertuz jositako 5 egun izango dira, 60tik gora kontzertu denera, batzuk doan, ordainduta besteak.
Kontzertu lekuak hauek izango dira: Zurriola hondartza, Kursaalaren inguruko terrazak aire librean, Trinitate plaza, Victoria Eugenia Antzokia, eta, aurten, baita Nauticool agertoki berria ere (Club Nautikoko terraza).
Antolatzaileek jakinarazi dutenez ezusteko kontzertuak ere izango dira, baina, haiei buruzko informazioa Facebook eta Twitter sare sozialen bidez soilik iragarriko dute kontzertuaren bezperan, gaueko 12etan.
MUSIKA
Dena prest Donostiako 45. Jazzaldia hasteko
Patti Smith musikaria izango da gaur Zurriola hondartzan, 21:30ean, doan. Gaur hasi eta uztailaren 25a bitartean iraungo du Jazzaldiko musika eskaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu