Ia ohartu gabe, hamar urte pasatu dira Men In Black-eko bigarren eta azken pelikulatik. Orduko hartan, unibertsotik ailegatzen ari ziren erasoetatik defenditu behar izan zuten Lurra. Urteak pasatu ahala, ez zuen ematen hirugarren pelikularik egon behar zuenik, baina azken urteotako frankiziarik arrakastatsuenetakoa ezin zuten besterik gabe desagertzen utzi. Denbora bidaia bat aitzakiatzat hartuta, hirugarrenari ekin zioten.
Barry Sonnenfeldek sailaren hiru pelikulak zuzendu ditu; dudarik gabe, hura da arrakastaren erantzule nagusietakoa. Bi aktore protagonistek ere erabateko identifikazioa lortu dute haien pertsonaiekin. Batetik, Will Smith dago, berriro ere J agentearena egiten. Haren ondoan, Tommy Lee Jones, K izeneko pertsonaia erretxina.
Hirugarren honek duen nobedaderik handiena Josh Broslinen parte hartzea da. Izan ere, istorioaren zati nagusia 60ko hamarkadan gertatzen da, eta Brolinek K agente gaztearena egiten du.
MIBek informazio harrigarria jaso du, K agentea arriskuan dago, estralurtar batek hiltzen ahal baitu. Hori saihesteko modu bakarra denboran atzera egin eta historia aldatzea da. Horretan jarriko dute J agentea. Bidaiaren misio nagusia hori izanik, beste gauza asko aurkituko ditu J agenteak. Besteak beste, bien arteko harreman konplikatuaren zergatiak susmatzen hasiko da.
'MEN IN BLACK 3'
Zuzendaria: Barry Sonnenfeld. Aktoreak: Will Smith, Tommy Lee Jones, Josh Brolin. Herrialdea: AEB. Iraupena: 122 minutu. Estreinaldia: Gaur estreinatuko dute Ipar Euskal Herrian eta ostiralean, Hego Euskal Herrian.
Zinema. Estreinaldiak
Denbora bidaia argigarria, hamar urte pasatu eta gero
Men in Black sail arrakastatsuaren hirugarrena egin dute Will Smith eta Tommy Lee Jonesek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu