Dave Gahanek, Martin Gorek eta Andrew Fletcherrek osatutako hirukotea 2009an ere igo zen Kobetamendiko oholtza nagusira. Orduan, Sounds of The Universe (2009) lana aurkeztu zuten, eta datorren uztailean, berriz, hurrengo urtean kaleratzekoak diren laneko abestiak aletuko dituzte —haien estudioko 13. diskoa izango da— . 1980an jaio zen taldea, eta ibilbide nahiko gorabeheratsua osatu duen arren, rock elektronikoaren ikurretako bat bihurtu da. Azkeneko 30 urteotan, 115 milioi diskotik gora saldu ditu. Lehen diskoko Just Can't Get Enough abestiarekin munduratu zen, eta Violator (1990) laudatuko Personal Jesus, Enjoy The Silence eta Policy of Truth-ekin jo zuen goia.
MUSIKA
Depeche Modek Bilbon joko du uztailaren 11n
BBK Live jaialdiaren zortzigarren aldian arituko da Eskoziako rock elektronikoko taldea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu