Guitiriz herria (Lugo, Galizia) «hitzaren munduko hiriburua» izan zen atzo, Xesus Alonso Monterok, Galiziako Errege Akademiako lehendakariak, Galizierazko Letren Egunaren ospakizunetan adierazi zuenez. Xose Maria Diaz Castro idazle eta itzultzailea (Guitiriz, 1914-Lugo, 1990) omendu dute aurten ospakizun horietan, duela ehun urte jaio zela gogoratuz, eta horregatik hautatu zuten ospakizunetarako gune izateko haren jaioterria.
Ricardo Carvalho Calero, Celso Emilio Ferreiro eta Aquilino Iglesia Alvariñorekin batera, 1936ko Belaunaldia deitutakoaren kidetzat jotzen dute Diaz Castro. Gizakiak izadiarekin eta izatearekin dituen loturari buruzko kezka ageri da haren lanetan, eta Nimbos poema liburuaren bitartez (Galaxia, 1961) eragin handia izan zuen ondorengo belaunaldietako galizierazko poeta askorengan. Penélope du poemarik ezagunenetako bat; Galizia lo dagoela erakusten du lan horretan, baina esperantzari lekua eginez.
Diaz Castro omendu dute Galizierazko Letren Egunean
'Nimbos' liburuaren eta 'Penélope' poemaren egilea duela ehun urte jaio zela gogoratu dute Guitiriz jaioterrian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu