Gaur goizean Dinamoa sormen gunearen irekiera ofiziala izan da Azpeitian, eta han izan dira euskal erakundeetako ordezkariak eta sormen arloko hainbat lagun. 11:00etan egin diete bisitariei harrera Kulturaz kooperatibako eta Azpeitiko Udaleko ordezkariek, eta ondoren, Xabier Gantzarain Kulturazeko kideak gidatuta solasaldia egin dute Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak, Harkaitz Millan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultur diputatuak eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak.
Gantzarainek hasi du hitzartzea, eta Dinamoa sormen gunea “kultur komunitatearen urte luzeetako lanaren emaitza” dela nabarmendu du. Duela hainbat urte sortutako Uztarria Kultur Koordinadora eta Azpeitiko Kultur Mahaia aipatu ditu hark, baita Kulturaz kooperatiba ere. “Horiek izan da dira kultur taldeekin eta sortzaileekin batera herriko kultur mugimendua bizirik mantendu dutenak”. Udalaren lana ere eskertu du: “Kultur politikan arriskatzen eta herriko kultur mugimenduari hitza ematen jakin du. Eskertzekoa da hori”.
(jarraitzu irakurtzen, 'Urola Kostako Hitza'-n)