Diru funts bat sortu dute kultura laguntzeko Baionan

Nora Arbelbide Lete.
Baiona
2011ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Baionako antzokia kudeatzen duen egiturak eta Euskal Kultur Erakundeak Culture/Kultura emaitza funtsa jarri berri dute abian. Gizabanakoentzat eta enpresentzat da, eta «Euskal Herriko kultura garapena» laguntzea da xedea, arduradunen hitzetan. Euskal kultura partikularki, baina kultura oro har ere bai. Funts horrek emaileentzat zergetan abantailak eskaintzen ditu. Partikular batek 100 euro ematen baditu, adibidez, ororen buru, 9 euro ditu ordainduko. Enpresabatek 2.000 euro ematen baditu, 300 ordainduko ditu orotara. 50.000 eta 100.000 euroren artean jaso nahi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.