«Diskrezioa» eskatu du Aranburuk Txillida Lekuko negoziazioei buruz

Museoko arduradunek esandakoak prentsan irakurrita «disgustua» hartu duela dio Kultura foru diputatuak

Ainhoa Sarasola.
Donostia
2011ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
«Bere garaian aldundiak esandakoari lotzen natzaio: diskrezioa, diskrezioa eta diskrezioa». Hala erantzun zion Maria Jesus Aranburu Kultura diputatuak Txillida Leku museoarekiko negoziazioen inguruan atzoko agerraldian egin zioten galderari. Joan den larunbatean Gipuzkoako hedabide batek argitaratu zuenez, Hernaniko museoa eta biltzen dituen obra guztiak 80 milioi euroan erostea negoziatzen ari dira Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Gipuzkoako Foru Aldundia txillidatarrekin. Museoa itxita dago abendutik, eta berriro zabaltzeko negoziatzen dabiltza.

«Niretzat disgustua izan zen albistea prentsan irakurtzea, horrelako proiektu batek eta bere garapenak behar duena diskrezioa dela esaten eta eskatzen aritu izan baikara», esan zuen Aranburuk. Jaurlaritzak ere ez du adierazpenik egin nahi izan. Informazio horren arabera, Jaurlaritzak egin du tasazioa. Txillidaren oinordekoek ez dute 80 milioi euroen datua baieztatu, baina esan dute merkatu librean obrek balio dutenaren erdia litzatekeela kopuru hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.