Disturbio taldeak 'Daños y perjuicios' bere laugarren lana kaleratu du

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Diskorik grabatu gabe hiru urte eman ondoren, Daños y perjuicios (Baga-Biga) aurkeztu du Disturbio taldeak. Euren laugarren lana da, eta «aurreko diskoaren [Muy tóxico] antzeko musika doinu eta eremuak jorratzen ditu». 11 abesti biltzen ditulanak, «doinu tinko, gitarra latz eta oinarri sendokoak». Beste behin ere, taldearen «soinu garratz bezain pisutsua» jaso dute lan horretan. Aurreko disko guztietan bezala, Carlos Creator musikariaren laguntza izan dute diskoa grabatzeko. Bilbonekoitzi dute, Rock Studios estudioan.

Aguraingo taldeak 11urte daramatza musika munduan, eta 2001. urtean kaleratu zuen bere lehen lana —Sólo jugamos si ganamos—. Taldeak hainbat aldaketa izan ditu hastapenetatik gaur egun arte; hala ere, Edorta abeslariak eta Iñaki gitarristak Disturbio taldearen esentzia gorde dute; punkaren indarra rockarekin nahastuta hasieran, eta hard rockaren ukituekin gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.