Kantari gisa egin da ezagun Silvia Perez Cruz, baina beti gurutzatu dira haren ibilbidean beste diziplina batzuk ere: dantza, zinema, antzerkia, poesia... Antzezlan eta dantza emanaldietan jo izan du musika, fikziozko film eta dokumentaletarako kantak idatzi eta kantatu ditu, eta poesia lehengai gisa erabili izan du bere konposizioetan.
Horren guztiaren emaitza da Farsa (género imposible) diskoa (2020), zeinak beste diziplinetarako egindako musikak biltzen dituen. Eta beste arte esparruetarako sortutako lanak izanik, zuzenekoetan ere musikaz aparteko sortzaileek parte hartuko dute: Elena Cordoba dantzariak; Pablo Messiez dramaturgo, aktore eta poetak; Silvia Delagneau eta Max Glaenzel eszenografoek; Carlos Marquerie pintore, argiztatzaile eta poetak; Juan Casanovas soinu ingeniari eta soinu espazioen sortzaileak eta Cecilia Molano jantzi diseinugileak.
SILVIA PEREZ CRUZ
Diziplinen artean mugituz, hiru egunez Donostian
Non: Viktoria Eugenia antzokian. Noz: Asteazkenean, ostegunean eta ostiralean, 19:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu