Dock of the Bay musika dokumentalen 5. jaialdia egingo dute Donostian, urtarrilaren 12tik 15era bitartean. Donostian estreinatu gabeko zortzi filmek osatzen dute jaialdia, tartean, Fermin Muguruzaren Next Music Station: Morocco dokumentala. Muguruzaren lanak Espainiako musika dokumental onenaren saria irabazi zuen, Bartzelonako aurtengo In Edit 2011 jaialdian.
Eva Ribera jaialdiko koordinatzailearen arabera, musika dokumentalek emozionalki «harritu» egiten dute. Muguruzaren lanarekin batera, Queen taldearen ibilbidea omenduko dute Day of Our Lives izeneko filmean. Hauexek dira gainontzeko dokumentalak: Talihina Sky: The Story of Kings of Leon, Quiero tener una ferretería en Andalucía, The Sacred Triangle: Bowie, Iggy & Lou, The Black Power Mixtape, Toots and the Maytals-Reggae Got Soul eta Last Day Here. Antzoki Zaharrean eta Trueba zinema aretoan emango dituzte filmak.
Dock of the Bay jaialdian David Bowie eta Lou Reeden filmak izango dira
Zortzi dokumental emango dituzte, tartean Fermin Muguruzaren lana, urtarrilaren 12tik 15era
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu