Euskal Herriko Unibertsitateak eta San Millan de la Cogolla fundazioko Cilengua Gaztelaniaren Ikerketarako Nazioarteko Zentroak Donemiliaga Kukullako (Errioxa, Espainia) ondarea ikertzeko eta hedatzeko hitzarmena bat sinatu dute, «bereziki Euskal Herriaren eta Errioxaren lurralde historikoen iragan komunari dagokionez eta gaztelaniaren eta euskararen historiari dagokionez». Hitzarmen horren arabera, Donemiliaga Kukullako Kartulario Galikanoa dokumentuaren edizio kritiko eta digitala apailatu eta sarean jarriko dute. Dokumentu hori XII. mendekoa da, eta lekukotasun garrantzitsuak ditu gaztelaniaren eta euskararen antzinako garaien inguruan, eta baita Bizkaian, Araban, Errioxan eta Gaztelan erabiltzen zen latinaren inguruan ere.
Lehen bertsioa 2012ko lehen erdialdean jarriko dute sarean. Ondu zen hurrenkerari jarraituta ikusi ahal izango da kartularioa, edo, bestela, hala nahi izanez gero, dokumentuen kronologiari jarraituta, eta bilaketa motorra izango du, kontsultak errazteko. Kartografia eta onomastikari buruzko baliabideak 2013rako prest izatea espero dute.
Errioxako Erkidegoko Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak 60.000 euroko laguntza emango diote hitzarmenari hiru urtean, urtero hamarna mila euroko ekarpena eginda.
Donemiliaga Kukullako 'Kartulario Galikanoa' sarean jarriko dute
Gaztelaniaren eta euskararen inguruko lekukotasunak ditu XII. mendeko dokumentu horrek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu