Donostia 2016k fundazio bat eratzea onartu du, «hiriburutza kudeatzeko»

Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako ministerioei bileretan parte hartzeko gonbita egingo diete

Erredakzioa
Donostia
2012ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren erakunde batzordeak fundazio bat eratzea onartu du, «hiriburutza kudeatu ahal izateko». Haren ustez, «abantaila juridikoak zein kudeaketa abantailak» emango dizkie fundazioak, eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutza Fundazioa izena jarri diote. «Proiektu honetara ondoen egokitzen den egitura administratiboa da: malgua, konplexua eta denboraz mugatua». Era berean, jakinarazi du Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako ministerioei erakunde batzordearen bileretan parte hartzeko «gonbidapen formala» egingo diela, «proiektuan izango duen parte hartzea zehazte aldera».

Erakunde batzordeak, gainera, alde batera utzi du, oraingoz, sarrera berriei buruzko erabakia. Hortaz, adierazi du «sentitzen» duela erakunde batzordean«izan ez den eta izango ez den eztabaida mota baten ondorioz» pertsona batzuei kalte egin baldin bazaie. Izan ere, joan den ostegunean komunikabide batzuek argitaratu zuten Jon Maia izango zela erakundeko aholkularia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.