Espainiako Kultura Ministerioak Donostia 2016k eta Kontseiluak sinatutako hitzarmena epaitegietara eraman izanaren ondorioz deitu zuen Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate eta Fundazioko patronatuaren presidenteak gaurko "urjentziazko" bilera. Baina Kultura Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak bilera horretara agertzeko asmorik ez dutela adierazi ondoren, gaia asteazkenean, 17:00etan, egingo den Fundazioaren ohiko bileran jorratuko dutela jakinarazi du Izagirrek. "Presazkoa zen bilera hau egitea, egoera larria delako. Patronatuko instituzio batek Donostia 2016ri salaketa jarri dio. Ez dugu ulertzen gaurko bilerara bi instituzio horiek ez agertzea, oso garrantzitsua baitzen denak egotea".
Kontseiluak eta Donostia 2016k joan den abenduan sinatu zuten 2016an hizkuntza gutxituen gainean goi bilera bat Donostian antolatzeko hitzarmena.