Europako kultur hiriburutza

Donostia 2016ren aldeko "apustu irmoa" agertu du patronatuak

Azken egunotan proiektuaren ekarpen ekonomikoa murriztu litekeela dioten informazioen aurrean, Donostia 2016 Fundazioko lau ordezkariek bat egin dute gaur eginiko bileran.

mikel lizarralde
2013ko martxoaren 21a
16:19
Entzun

Gaur goizean egin du Donostia 2016 Fundazioaren Patronatuak bere laugarren bilera, eta bertan izan dira fundazioaren gobernu, administrazio eta ordezkaritzarako organo gorena osatzen duten Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak: Juan Karlos Izagirre, Nerea Txapartegi eta Amaia Almirall, Martin Garitano eta Ikerne Badiola, eta Cristina eta Joxean Muñoz, hurrenez hurren.

Horiekin batera izan da Jose Luis Herrador, Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkaria. Izan ere, joan den otsailean egindako patronatuaren bileran Kultura ministerioak 2016 Fundazioan izango duen parte-hartzeaz aritu ziren, ,eta erabaki zen patronatuko kide izatea eta horrenbestez, konpromisoak ere finkatzea. Gaurko egunekoa izan da, horrenbestez, Kultura ministerioaren ordezkari ofiziala hartu duen lehenengo bilera. 

2012. urte hasietan egin zioten Espainiako Kultura ministerioari Fundazioan parte hartzeko gonbita, eta abuztuan jaso zuen Juan Karlos Izagirre Fundazioko presidenteak erantzuna. Hain zuzen ere, Jose Luis Herrador izendatu zuen orduan ministerioak bere ordezkari. 

Donostia 2016 proiektuaren aurtengo aurrekontua ere onartu dute lau erakundeek: 3.537.333 euro.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.