Kultur hiriburutza

Donostia 2016ren kontra jarritako helegitea atzera bota du Auzitegi Gorenak

Epaiak babestu egin du Espainiako Kultura Ministerioak 2012ko otsailean hartutako erabakia

mikel lizarralde
2014ko maiatzaren 16a
12:02
Entzun

Donostia 2016ko kultur hiriburu izendatzearen aurka egin zuen Burgosko Udalak. Espainiako Kultura Ministerioak  atzera bota zuen, 2012ko otsailaren 7an, Donostia kultur hiriburu izendatzearen inguruko hainbat erabakiren aurka Burgosek jarritako helegitea, eta ondoren, urte bereko apirilean, Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak ez zuen onartu helegitea, Espainiako Justizia auziaz erabakirik hartzeko ez-gai  dela argudiatuta.

Auzitegi Gorenak gogoratu du Donostia 2016ko kultur hiriburu izendatzeko erabakia Europako Batasunak hartu zuela, eta administrazio ekinbideak ez dituela Espainiako administrazioak ezarri. Horrekin batera, dio Espainiako administrazioaren lana tramitezkoa izan dela, eta Europako hautaketa batzordeak proposatutakoa abian jartzera mugatu dela bere lana.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.