Kultura

Donostia Kulturak bertan behera utzi ditu ekaineko ikuskizunak

Koronabirusak eragindako krisiagatik hartu du erabakia

Josu Okiñena pianista. GORKA RUBIO / FOKU
Berria
2020ko apirilaren 28a
11:56
Entzun

COVID-19 gaitzak eragindako krisiaren ondorioz, bertan behera utzi ditu Donostia Kulturak ekainerako Viktoria Eugenia antzokian programatuta zeuden ikuskizunak.

Honako hauek ziren aurreikusitako emanaldiak

Ekainak 13: Josu Okiñena
Ekainak 20: Jean Phillype Sylvestre
Ekainak 22: Amoria & Dolore: Elkano, Lehen mundubira
Ekainak 28: Ensemble Siciliano
Ekainak 30: Juan Carlos Fernandez-Nieto

Sarrerak Internet bidez erosi zituztenei automatikoki itzuliko zaie dirua apirilaren 29tik aurrera. Leihatilan erositako sarrerak, aldiz, txarteldegian bertan itzuli beharko dira Donostia Kulturak antzokiak berriz zabaltzen dituenean.

Bestalde, Mojo Workin’ jaialdirako sarrerak edo abonamenduak dituztenek kode batengatik trukatu ahal izango dituzte, www.mojoworkinfestival.com webgunean inprimaki bat beteta; kode horrek jaialdiko aurtengo artistek martxoaren 13an eman zuten kontzertua eta jaialdiaren aurreko edizioetako hainbat kontzertu online ikusteko aukera ematen du. Sarrera edo abonamendua itzuli nahi dutenek ere webgune berean topatuko dute dirua berreskuratzeko bete beharreko inprimakia.

Itzulketei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, interesdunek [email protected] helbidera idatzi ahal izango dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.