Musika

Donostia Kulturak bertan behera utzi ditu maiatzeko kontzertuak

Apirilaren 4an egitekoa zen Euskal Metal Fest jaialdia abenduaren 26ra atzeratu du

Joe Henry musikari estatubatuarra. BERRIA
Berria
2020ko apirilaren 7a
12:12
Entzun

Koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz, Donostia Kulturak bertan behera utzi ditu maiatzerako programatuak zituen kontzertuak.

Honako hauek dira egingo ez diren emanaldiak: Joe Henry (Antzoki Zaharra, maiatzak 1), Bebel Gilberto (Viktoria Eugenia, maiatzak 18), Albert Guinovart (Viktoria Eugenia Club, maiatzak 20), Judith Jauregui (Viktoria Eugenia, maiatzak 21), Ensemble Siciliano (Viktoria Eugenia, maiatzak 24).

Era berean, apirilaren 4an egitekoa zen XI. Euskal Metal Fest (Baron Rojo + Darknois + Dravernue) abenduaren 26ra atzeratu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.