Donostia Kulturak eta EKEk bien arteko hitzarmena berritu dute

Ipar Euskal Herriko eskaintza kulturala Donostiako programazioan sartu nahi dute

Erredakzioa
Donostia
2012ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Orain duela bi urte elkarrekin sinatutako hitzarmenari jarraipena ematea erabaki dute Euskal Kultur Erakundeak eta Donostia Kulturak, eta jarri dituzten helburuen artean «Ipar Euskal Herriko euskarazko eskaintza kulturalaren ezagutza handiagoa eta eskaintza hori Donostia Kulturako programazioan sartzea» dute. Hitzarmen horren barruan egingo diren ekitaldi guztiak Donostia Iparraldea izenpean ezagutaraziko dira aurrerantzean.

Arduradunek jakinarazi dute bi erakundeen arteko lankidetza lau ardatzetan oinarrituko dela: eragileen arteko ezagutza bultzatuko du hitzarmenak; Euskal Kultur Erakundeak bitartekaritza lana egingo du Ipar Euskal Herriko artista eta elkarteen eta Donostia Kulturaren artean, eta Donostia Kulturak Gipuzkoako sortzaileen lanen berri emango dio Euskal Kultur Erakundeari; deialdi bateratuak egiteaz gain, hainbat esparrutan sorkuntzak eta ekoizpenak bi erakundeen artean aurrera ateratzea aurreikusi dute; kultur programazioari dagokionez, hitzarmenarekin Ipar Euskal Herriko eskaintza kulturalaren ezagutza handiagoa lortu nahi da, eta eskaintza hori Donostia Kulturako programazioan sartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.