DonostiaKluba jaialdiak estilo askotarikoak eskainiko ditu bost gauetan

Los Coronas, Arizona Baby, Clem Snide eta Nach rap kantaria ariko dira, besteak beste, Egiako Kultur Etxean

Erredakzioa
Donostia
2011ko irailaren 13a
00:00
Entzun
DonostiaKluba jaialdiak musikaz «modu desberdin batean gozatzeko aukera» ematen du, «giro lasaiago batean», antolatzaileen hitzetan. Bost gaueko egitarauan, hogei taldek emango dituzte kontzertuak Donostiako Egia auzoko kultur etxean, Gazteszena aretoan. Irailaren 30ean hasiko da jaialdia, eta hainbat estilo bilduko ditu. Lehen gauean rocka izango da protagonista, Espainiako Layabouts eta Los Coronas taldeen eta Arizona Baby hirukote akustikoaren eskutik.

Rocketik popera salto egingo du jaialdiak, indie erako doinuetara zehazki. Urriaren 1ean, Señor Chinarro, Alias, Basmatti & Vidaur eta Pin&Pon DJ's bikotea igoko dira oholtza gainera. Euskal taldeek ere izango dute tartea: hilaren 6an Donostiako Polaroid eta Fairlight taldeek joko dute. Haiekin batera, Bflecha eta John Talabot DJ Set ariko dira elektronika kutsuko gauean. Hurrengo egunean, New Yorkeko Clem Snide taldearen rock alternatiboaz gozatzeko aukera izango da. The 99 Call, Bigott eta PLV taldeak ere ariko dira. Azken egunean, urriaren 8an, Nachek rapero «beteranoak» kantatuko du; eta azken notak Nacho Vegas kantariaren eta My Fellini eta Love of Lesbian taldeen esku egongo dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.