Donostiako 59. Zinemaldia

2011ko irailaren 22a
00:00
Entzun
SAIL OFIZIALA

'Rampart'. Los Angelesko Rampart hirian, 1999an, komisariako poliziakidea da Dave Brown Vietnamgo beteranoa, justizia aplikatzeko modu zalantzagarriak dituena. Susmagarri bat jipoitzen grabatzen dutenean, krisi emozional batek harrapatuko du. Iraganeko hutsegiteetatik libratu ezin duela, beldurrak, ezinegonak eta paranoiak hartuko dute.

'Los Marziano '. Juan eta Luis anaiak elkarrekin haserre daude. Bizitzari buruz ikuspegi desberdinak edukitzeaz gain, iraganeko zorren baten aferak urrundu ditu. Delfina arreba eta Luisen emazte Nena saiatuko dira bitartekari lanak egiten, baina alferrik. Buenos Airesen, ordea, elkartu egin beharko dute bi anaiek, Juanen alabaren urtebetetzea ospatzeko. LTEGI

ZABALTEGI

'Adikos Kosmos/Unfair World'. Soritis Poliziarentzat lan egiten duen galdetzailea da, eta, egun batean, zorte bidegabea izan duten txiro guztiak barkatzea erabakiko du. Segurtasun zaindari ustel bat hilko du, errugabe bat salbatu nahian. Dora izango da lekuko bakarra, eta maitasun zail bat sortuko da bien artean.

'Le Havre'. Marcel Marx idazle ezaguna Le Havrera joango da, bota garbitzaile gisa bizimodu lasai bat emateko asmoz. Patuak, ordea, Afrikako etorkin adingabe batekin gurutzatuko du. Gainera, emaztea gaixotu egingo da. Axolagabekeria alde batera utzi beharko du Marcelek, egoerari aurre egingo badio.

'Madrid, 1987'. Uztaileko egun bero batean, elkar ezagutuko dute Miguel artikulugile beterano eta errespetatuak eta Angela kazetaritza ikasle gazteak. Egun berezi hori elkarrekin bizitzera kondenaturik daude, eta desioak, inspirazioak, talentuak eta lan aukerak baldintzatutako lehia bat sortuko da bien artean.

HORIZONTES LATINOS

'Las acacias'. Ruben kamioi gidariak egurra eramaten du Asuncionetik Buenos Airesera. Egun batean, Jacinta eta horren zortzi hilabeteko alaba joango dira berarekin. Ruben mesfidati dago hasieran, baina kilometroz kilometro, euren arteko harremana estutuz doa. Oso gutxi hitz egin arren, bietako inork ez du nahiko bidaia amaitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.