Donostiako 59. Zinemaldia

2011ko irailaren 17a
00:00
Entzun
ZABALTEGI

'Et maintenant on va où?'. Hainbat erlijiotako emakumeek elkar hartuko dute, gizonezkoek hasitako zorigaiztoko gerra bati amaiera emateko. Familia eta herria kanpoko mehatxuetatik babesteko emakume hauek azaltzen duten irmotasuna kontatzen du Aristofanesen Lisistrata komediaren bertsio gaurkotu honek.

'Silver Tongues'. Maitale bikote bat hiriz hiriz dabil etengabe, leku bakoitzean nortasun bat antzeztuz. Jolas arriskutsu batean sartuta, parean egokitzen zaizkien pertsonen bizitzak baldintzatuko dituzte. Euren ekintzen zurrunbiloak, ordea, eurak ere harrapatuko ditu, eta atera ezinik geratuko dira.

SAIL OFIZIALA

'No habrá paz para los malvados'. Etxera mozkorturik doala, Santos Trinidad inspektorea hilketa hirukoitz batean nahastuko da. Chacon epaileak du gertatutakoa ikertzearen ardura, eta bera eta Trinidad konturatuko dira ezer ez dela dirudiena. Droga trafikoarekin erlazionaturiko kasu arrunta zirudiena uste baino kontu arriskutsuagoa bihurtuko da.

'Amen'. Emakume asiar bat Europan zehar dabil senargaiaren bila, harekin harremana galdu ondoren. Veneziara bidean, gizon batek bortxatu eta ondasunak lapurtuko dizkio. Emakumeak alde egingo du Veneziatik, mutil-lagunaren arrastorik gabe. Bortxatzaileak atzetik jarraituko dio, eta banaka-banaka, kendu dizkion gauza guztiak itzuliko dizkio.

Jacques demy

'Les Parapluies de Cherbourg'. 17 urteko Genevieve 20 urteko mekanikari Guyrekin maiteminduta dago. Genevieven amak, ordea, ez du harremana onesten. Guy Aljeriara soldadutza egitera joango da, Genevieve haurdun utzita, eta amak diamante merkatari aberats betekin ezkon dadin konbentzituko du alaba.

ZINEMIRA

'Next Music Station: Lebanon'. Fermin Muguruzak Libanoko geografian barrena bidaiatzen du dokumental honetan, bertan egiten den musikaren berri emateko. Herrialdeko folklorea eta instrumentu tradizionalez gain, erritmo modernoak ere ageri dira: popa, rocka, rapa eta rock alternatiboa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.