Kultura

Donostiako Antzerki Azokak 20.000 ikusle bildu ditu

Uztailaren 9tik 12ra bitartean egin zen Donostiako Antzerki Feria. 29 ikuskizun izan ziren guztira, eta antolatzaileek gaur azaldu dutenez, 20.000 ikusle bildu dituzte. Ikusle horien erdiek areto barruko emanaldietan izan dira, eta beste erdiak kale antzerkia ikusten. Antolatzaileak gustura daude, "aurreikuspen guztiak gainditu" direla baitiote.

2003ko uztailaren 21a
13:03
Entzun
Batez beste, aretoen betetze maila %65koa izan zen. Sei saiotan, berriz,antzokiak bete egin ziren:"Las mujeres de verdad tienen curvas" (Ados Teatroa); "Vida y muerte de Pier Paolo Passolini (Kproducciones); "Marionetas del pene" (Yllana); "Todo lo que tiene nombre existe" (Aukeran); "Cent vint-i-cinc" (Semola); eta "17 años de Golden" (Golden Apple Quartet).

Azokan parte hartu duten taldeen %40 Euskal Herrikoak dira, beste %40 Espainiakoak, eta, gainerako %20 beste herrialde batzutakoak: hala nola, Frantziakoak, Brasilgoak, Australiakoak, Alemaniakoak eta Kanadakoak.

Ikusle arruntak ez ezik, antzerki munduko profesional ugari bildu zen Donostiako Antzerki Feriara, 600 inguru. Horietatik, 188 programatzaileak ziren eta 45 banatzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.