Festak

Donostiako Aste Nagusian bakoitzak bere jaietako agenda propioa egiteko aukera

Krisia dela-eta, 200.000 euro murriztu dute festetako udal aurrekontua iazkoarekin alderatuz, guztira 890.000 euro gastatuko dituzte.

2009ko uztailaren 29a
18:25
Entzun
Agenda baten itxura eman diote aurtengo Donostiako Aste Nagusiko egitarauari eta ez da izan nahita. Izan ere, Donostiako Udalak herritar bakoitzak bere gustuko ekitaldiekin agenda propioa eratzea nahi du.

Abuztuaren 8tik 15era ospatuko da. Krisia dela-eta, 200.000 euro murriztu dute jaietako aurrekontua iazkoarekin alderatuz. Guztira 890.000 euro gastatuko dituzte. Dena den, urtero bezala, ez dira faltako suak, zezenak eta fanfarreak, esaterako.

Musikari dagokionez, Gatibu, Egan, Nena Daconte, Reincidentes, Tequila, Luz Casal eta La Oreja de Van Gogh dira egitaraueko talde nabarmenenak, nahiz eta beste asko ere egon.

Odon Elorza Donostiako alkateak jaiaz gozatzeko hiru gomendio eman dizkie donostiarrei: krisiagatik garai tristea izan arren, irribarrea ahoan mantentzea “mundu guztiak duelako festa egiteko eskubidea”, alkohola eta drogak neurriz kontsumitzea eta politika eta festak ez nahastea. Gainera, emakumeen aurkako erasoak salatzeko deia egin du alkateak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.