Donostiako 73. Musika Hamabostaldia

'Donostiako hiru damatxo' doinudun obra estreinatuko dute Organo Zikloan

Jatorri askotako ikasleek parte hartuko dute Michel Bouvardek zuzendutako Organo Erromantikoko eskolan

Organo Zikloko partaideak, Santa Maria elizan, atzo. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS.
Ane Urrutikoetxea.
Donostia
2012ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
Hiru konpositore eta hiru interpreterentzat idatzitako obra estreinatuko dute aurten Donostiako Musika Hamabostaldiko Organo Zikloan. Aitor Uria, Fernando Gonzalo eta Jose Luis Franzesena Gipuzkoako musikariek hiru zatitan osatutako Donostiako irudiak pieza sortu dute, hiriko paisaia ezagunenetan oinarrituta, eta Donostiako hiru damatxo doinuarekin elkartu dituzte zatiak. Uriaren esanetan, Haizearen Orrazia, Kristinaenea eta Zurriolako zubiak dira obra osatu duten paisaiak. Artzain Onaren katedraleko organo erromantikoan eskainiko dute obra Loreto Aramendi, Ana Belen Garcia eta Alice Mendizabal organo jotzaileek, bihar.

Organo Zikloa larunbatean hasi zen, eta astebete iraungo du. Gaur, Daniel Zaretski Errusiako organo jotzailea lehen aldiz entzungai izango da San Bizente elizan. Horrekin batera, Hans Ole Thers Danimarkako organo jotzaileak emanaldia eskainiko du Tolosako Andre Mari elizan.

Bestalde, Michael Bouvard Frantziako irakasleak zuzendutako Organo Erromantikoko Nazioarteko ikastaroan jatorri askotako hamar ikaslek parte hartuko dute, hala nola Zeelanda Berritik, Frantziatik, Italiatik, Hego Koreatik eta Espainiatik etorritako organo jotzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.