Donostiako Orfeoiak zazpi emanaldi egingo ditu aurten Frantzian

Lyonen hasiko du denboraldia, hilaren 27 eta 28an, eta Parisen ariko da martxoaren 18an

Erredakzioa
Donostia
2012ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Donostiako Orfeoiak Lyonen (Frantzia) bi emanaldi eginez hasiko du 2012ko denboraldia, hilaren 27 eta 28an, eta beste bost emanaldi ere egingo ditu Frantzian: Parisen bat, martxoaren 18an. Euskal Herriko, Espainiako eta Galiziako hainbat hiriburutan ere ariko da; Bilbon, Zaragozan eta Coruñan, besteak beste.

Orfeoiak aurtengo denboraldian aurkeztuko duen berrikuntza bat da errepertorioan Francis Poulencen Stabat Mater eta Leos Janaceken Meza Glagolitikoa sartuko dituela. Poulencen lana Lyonen estreinatuko du; Janacekena, abuztuaren 4an, Donostiako Musika Hamabostaldian, The Halle orkestrarekin batera, Mark Elderrek zuzenduta.

Juri Temirkanov eta Jonathan Notek ere zuzenduko dute aurten Donostiako Orfeoia, San Petersburgoko Orkestra Filarmonikoarekin eta Bambergeko Orkestrarekin aritzean, hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.