Kultura

Donostiako sutea komiki batean

Iñaki Martiarena 'Mattin' marrazkilariak 'Sua itzali, hiria piztu' liburuxka aurkeztu du. Bertan, 1813ko Donostiako sarraskia eta suntsiketa kontatzen du bineten bidez. Modu didaktiko batean egiten du, umeentzat baita batez ere lana.

ainara arratibel gascon
2013ko abenduaren 4a
15:56
Entzun

Donostiako haurrek duela bi mende Gipuzkoako hiriburuak jasandako suntsiketa eta sarraskia ezagut dezaten, komiki bat argitaratu du Donostia Sutan elkarteak. Iñaki Martiarena Mattin marrazkilariak egin du komikia. "Egia esan, ez da erraza halako gertaera lazgarri bat komiki batean jasotzea, eta are gutxiago umeei kontatzeko moduan egitea. Erronka handia izan da". Sugandila bat da komikiaren protagonista; hark egiten du kontaketa edo narrazioa. "Urgullen dagoen espezie garrantzitsuenetako bat izanda, egokia iruditzen zitzaidan haren bidez egitea". Testuetan arreta berezia jarri duela dio. "Ez nuen nahi irakurleak halako gertaera historikoek duten informazio uholdean itotzerik". Gertaera lazgarria izan arren, saiatu da amaiera polit bat ematen.

Komikiaren 2.000 ale argitaratu dituzte. Donostiako ikastetxeetan banatuko dituzte, eta hiriburuko hainbat kiosko eta liburudendatan ere egongo da salgai, 5 euroan. Gainera, Durangoko Azokan Euskal Herrian Euskaraz-en eta Nabarralderen erakusmahaietan salduko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.