Donostiako Zinemaldiak Interneteko lehiaketa bidez hautatuko ditu 60. ekitaldiko irudi ofizial izango diren kartelak. Lehiaketa diseinatzaile guztientzat irekita egongo da, eta herritarrek kartelik gustukoenak bozkatzeko aukera izango dute. Gero, epaimahai batek irabazlea hautatuko du boto gehien lortzen duten lanen artean.
Honako sail hauetan aurkeztu ahal izango dira kartelak: Sail Ofiziala, Zuzendari Berriak, Zabaltegi eta Horizontes Latinos. Parte hartzaileek nahi beste kartel aurkeztu ahal izango dituzte. Otsailaren 1etik martxoaren 16ra arte izango dute horretarako aukera. Lanak jaialdiak propio zabaldutako gune batean ikusi eta bozkatu ahal izango dira: www.sansebastianfestival.com/kartellehiaketa.
Donostiako Zinemaldiak sareko lehiaketa bidez hautatuko ditu kartelak
Epaimahai batek aukeratuko ditu irabazleak, herritarrek gehien bozkatutako lanen artean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu