Zinema musikalaren berritzaileetako bat izan zen Jacues Demy (Pontcheteau, 1931-Paris, 1990), Les parapluies de Cherbourg (1964) filmaren egilea. Catherine Deneuve izan zen filmeko aktore nagusia. Filmak Urrezko Palma jaso zuen Cannesko jaialdian, eta ingelesez besteko film onenaren Oscar sarietarako hautagai izendatu zuten.
Zinema beltzari eskainitako zikloan, honako zuzendari hauen lanak emango dituzte: Quentin Tarantino, Michael Mann, Abel Ferrara, Coen anaiak, Clint Eastwodd, Spike Lee, David Lynch, Martin Scorsese eta David Fincher.
Txinako zinemari eskainitakoan, 18 film emango dituzte. Honako hauek, besteak beste: Zhu Wenen Seafood (2001), Andrew Chengen Welcome to Destination Shanghai (2003), Liu Jiayinen Oxhide (2004), Peng Taoren Little Moth (2007), Emily Tangen Perfect Life (2008) edo Zhao Yeren Jalainur (2009).