Zinema Ikasleen X. topaketak egingo dituzte irailaren 21etik 23ra Donostiako Zinemaldian. Topaketa horietan hamar herrialdetako jatorria duten hamairu film labur proiektatuko dituzte.
Topaketa hauen helburua mundu osoko zinema eskoletako ikasleek egiten duten lana ezagutzera ematea da. Herrialde hauetakoak dira aukeratutako filmak: Polonia, Israel, Alemania, Espainia, Kolonbia, Erresuma Batua, Maroko, Argentina, Herbeereak eta Italia.
Hamairu film laburrak 134ren artetik aukeratu dituzte, 25 herrialdetako 56 eskolatako lanak aurkeztu dituztelarik.