Donostiako Zinemaldian estreinatuko dute 'Zuloak' filma, hilaren 22an

2012ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Zuloak dokumentala datorren astean aurkeztuko dute Donostiako Zinemaldian. Zabaltegi-Bereziak sailean estreinatuko dute, hilaren 22an, larunbatean. Fermin Muguruza musikari eta dokumentalgileak zuzendutako pelikulak Zuloak emakumezkoen rock taldearen ibilbidea kontatzen du. Ez da izango, ordea, Euskal Herrian egindako film bakarra sail horretan aurkeztuko dutena. Izan ere, Iñaki Elizalderen Baztan eta Aitor Mazoren eta Patxo Telleriaren Bypass lanak ere hor erakutsiko dituzte. Miguel Courtoisen Operacion E filmak eta 7 dias en la Habana pelikula koralak ere parte hartuko dute Zabaltegi-Bereziak sailean. Benicio del Toro, Pablo Trapero, Julio Meden Elia Suleiman, Gaspar Noe, Juan Carlos Tabio eta Laurent Cantetek zuzendu dituzte film horretako istorioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.