Todd Haynes, iparameriketako zine zuzendari, idazle eta ekoizle ospetsua izango da Zinemaldiko 61.edizioko epaimahaiko presidentea. Far from Heaven (2002) edota Velvet Goldmine (1998) zinten egilea da Haynes eta bere opera primak, Poison filmak (1991), Sundanceko Epaimahiaren Sari Nagusia jaso zuen.
Gainerako epaimahaikideen berri eman du baita Jose Luis Rebordinos, Zinemaldiko zuzendariak. David Byrne, musikari britaniarra, Mariela Besuievsky ekoizlea, Valeria Bruni aktoresa, Paulina Garcia zine zuzendari txiletarra, Cesc Gay zuzendari kataluinarra eta Diego Luna aktore eta zuzendari mexikarra izango dira gainerako epaimahaikideak. 13 film lehiatuko dira Sail Ofizialean eta horien inguruan erabaki beharko du epaimahaiak.
Bestalde, La vie d'Adele filmak jasoko du aurtengo FIPRESCI Sari nagusia. Nabarmentzekoa da, Abdellatif Kechiche zuzendariaren filmak Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma jaso zuela. Bideoa: La vie d'Adele filmaren trailerra.
[Youtube]http://youtu.be/Xcqk_h83iwE[/Youtube]
Izenburu berriak ere iragarri dituzte gaur Donostiako Maria Cristina hotelenean egin duten prentsa agerraldian. Perlas sailean ikusiko dira, Dallas Buyer’s Club, Jean-Marc Vallée zuzendariaren filma, eta L’amour est un crime parfait, Arnaud eta Jean-Marie Larrieu anaiena zinta. Zuzendari Berriak sailean Mariana Chenilloren Paraiso filma lehiatuko da.