Otsailearen 28tik, jarraian adierazitako sailetarako aurkeztutako 1.046 karteletatik gogokoen dituztenak bozkatzeko aukera izan dute herritarrek: Kartel Ofiziala, Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos, Zabaltegi eta Perlak.
Herritarren bozketaren bitartez (10.204 erabiltzaile erregistratu eta 203.897 boto izan dira), sail bakoitzetik hamar finalista aukeratu dituzte. Horiei antolatzaileek aukeratutako hamarrak gehitu behar zaizkie; horrenbestez, epaimahaiak behin betiko 20 finalista horien artetik aukeratuko ditu irabazleak.
Epaimahaia ondoko hauek osatuta dago: Clara Montero (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kultura saileko, Kultura Sustatzeko Zuzendaria), Coro Odriozola (SADEko Gerentea), Lucia Olaziregi (Donostia Zinemaldiako Zuzendariondokoa), Jose Luis Rebordinos (Donostia Zinemaldiako Zuzendaria) eta Ane Rodríguez (Tabakalerako Kultura Zuzendaria).
Kartel irabazleak maiatzaren 10ean egingo den prentsaurreko batean jakinaraziko dituzte, eta Zinemaldiaren web orrian eta lehiaketaren webgune berezian ere iragarriko dira.
Kartel irabazleen aldeko botoa eman dutenen arteko sari-zozketa maiatzaren 15ean egingo da.