Bakearen aldeko kontzertuhonetan Bod Dylan, Mikel Laboa, Macaco eta Javi P3zek parte hartuko dute. Kontzertuko sarrera doan izango da. Antolakuntzari dagokionez, jende asko dabil lan eta lan. Musikarien lana posible egiteko 400.000 watterabiliko dituzte argi eta soinu azpiegituretan. Jendetza handia espero denez, hainbat neurri hartzen ari dira, haien artean, segurtasunaren ingurukoak, aparkalekuekin zerikusia dutenak…
Ez da espero Bob Dylanek gauza berririk egitea, ematen dituen kontzertu guztietan dena neurrira kontrolatzeko ohitura dauka. Oraingo honetan, aurretik eskatu du eszenatokiaren aldamenetako pantailak amatatzeko berak abesterakoan. Hala ere, Miguel Martin, Jazzaldiko zuzendariak gaur goizean egin den prentsaurrean aipatu duenez, konfidantza dauka eta Dylan bere irudiekin eskuzabalagoa izango dela pentsatzen du.
MUSIKA
Donostian 600 pertsona lanean ari dira Bod Dylanen kontzertua prestatzen
Donostian egingo den kontzertuan 50.000 pertsona espero dira eta antolatzaileak buru-belarri lanean ari dira jada. Euskal Herrian guztira 350.000 liburuxka banatuko dira kontzertuari buruzko informazioarekin: musikariei, segurtasun eta garbitasun neurriei eta sarrerei buruzko xehetasunak bilduko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu