zinemaldia

Donostian da Susan Sarandon

Aktoreak 'Arbitrage' filma aurkeztuko du bihar, Kursaalean, jaialdiaren lehen egunean.

2012ko irailaren 20a
18:57
Entzun

Gaur heldu da Donostiara Susan Sarandon aktorea (AEB, 65 urte), Zinemaldian parte hartzeko. Bilbon izan da lehenago, Guggenheim museoan. Donostiara ailegatu denean, Maria Cristina hotelean harrera egin dio Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak.

Arbitrage filmeko protagonista da Sarandon, eta hura aurkeztera etorri da. Bihar pelikularen prentsaurrekoan parte hartuko du, Kursaalean. Finantzen munduari buruzko thrillerra da. Sarandonez gain, Richard Gere, Laetitia Casta, Tim Roth, Brit Marling eta Nate Parker aktoreak ageri dira. Nicholas Jarecki-k idatzi eta zuzendu duen lehenengo fikziozko film luzea da. 

Sarandonek 1995ean Donostia saria jaso zuen.

Hain zuzen, bihartik hilaren 29ra izango da 60. Zinemaldia. Hamalau film lehiatuko dira Urrezko Maskorra irabazteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.